XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta Aldundiak bere gain hartu zuen bukatzeko ardura, hurrengo urtean kalean jarriaz.

Lan gehiena, zalantzarik gabe, Aldundiaren aginduz egilearenaren ordez Prólogo-a idatzi zuen Guereca idazkariak egingo zuen.

Azpimarratzekoa da honek, orain artean esanak kontuan izanik, garai hartan bete zuen kultur eragile papera.

Ez legoke batere gaizki norbait bere berri gehiago aurkitzen saiatuko balitz.

Besteak beste, euskararen egoerari buruzko ezagutza ezezkor baina sakona adierazten du bere hitzaurrean, baita hari buruzko lanena:

hitzaurrea irakurriaz, Lardizabalekin gramatika-ontze prozesuan izan zituen harreman estuak gardenki ageri dira 34 Iztuetarekiko harremanak ere aipatu beharrekoak dira. Garmendia 1968, 139-140n hi gutun ageri dira, bata 1826-XII-10 eta bestea 1826-XII-21ekoa. Hainbat gauza interesgarri atera daitezke beraietarik: Iztuetari zion estimu handia, bere euskal gaiezko jakinduria hil baino lehenago besteen mesedetan idatzi zezala eskatzerainokoa; mi ciega afición a estas cosas, bere hitzetan; eta, azkenik baina ez garrantzi gutxiagokorik, bera izan zela Iztueta Plautoren Poenulo-ren auzian sartu zuena (ik. J.A. Lakarra eta B. Urgell, Plauto Bascongado-ren eztabaida: testu-bilduma ASJU XXII-2 (1988), 479-539) eta, beraz, auziari berari Euskal Herrian sarbidea eman ziona. Garmendiak (aip. lib, 139, 1. oh.) gogoratzen digunez, berak bere eskuz ezarri zion Iztuetaren Gipuzkoako Kondaira-ren eskuizkribuari Iztuetaren heriotza eta honen ingurukoezko oharra..

Halaz ere, bere buruko gogoetatzat jo beharra daukagu, beste argibiderik azaltzen ez den bitartean behintzat, gramatikaren argitaratzearen zergatia, zeren eta, euskara bere azkenetan zegoela osoro sinetsirik, bere oroitzapenaren omenez eraikitako monumentutzat jotzen baitu, etorkizunekoek aintzinako hizkuntza honen berezitasunak ezagutu ahal ditzaten.

Nolanahi ere, gogoeta guztiok Aldundiaren izenean jaulkitzen ditu, eta badaiteke Euskal Herriko alderdi oso baten erakusgarri izatea, baina ez, inolaz ere, guztiena, Gorosabelek oso bestela azaltzen baitigu kontua: (...)